Miren de Miguel sortutako opera performancea da Tutte Contro Verdi. Bertan bere barneko gatazkari buruz hitz egiten du, emakume eta artista bezala interpretatzen dituen arien edertasunaren arteko gatazka eta emakumeentzat idatzitako paperak Verdiren unibertso lirikoan. Bai gaixotasunagatik edo hirugarren pertsona batengatik, emakumeak operan beti amaiera txarra dauka, edo gutxienez sufrimenduz betea. Artistak planteamendu hau eszenatokira eraman nahi du.