Quito-ko Arquitectura Bienal Panamericana organizaziotik gonbidatu ziguten ekitaldean parte hartzera mintegi akademikoan. Hitzaldia arkitektura ikasleentzat, aktore sozialentzat eta instituzio publikoen zuzendarientzat izan zen gehien bat, baina bigarren solasaldi bat egin zen toki publikoan hiritarrentzat eta Bienalaren partaideentzat.